Hizkuntza bat ikasteko anitz aditu behar da. Ez al da hori haurrek egiten dutena hitz egiten hasi aitzin?

Hementxe, euskara sarean aditzeko baliabideak aurkituko dituzu. Bi aukera izanen dituzu:

  • KOMUNIKABIDEAK (Benetako materialak)

  • IKASBIL (Ikasteko mailaka antolatuta dauden baliabideak)


ehirratia.jpg

Iruñerrian bizi bazara, onena EUSKALERRIA IRRATIA aditzea duzu:


EITB.JPG


Euskal Herria mailan EITB.COM duzu gunerik interesgarriena. Milaka audio eta bideo eskuratzen ahal dituzu euskara landu ahal izateko benetako albiste eta berriekin: egunerokoak, freskoak, eguneratuak, aktualitateari hagitz lotuak. Zaila da gune honetan dagoen guztia sailkatzea. Onena zuk zerorrek webgunea ezagutzea da, halere, honatx sailkapen xume bat zer dagoen ikasten hasteko:


logo.jpg

ARGIA aldizkariaren YOU TUBEko kanalean hagitz bideo interesgarriak aurkitzen ahal dira.


LogotipoTxatxangorriRGB.jpg

Kantatzea atsegin baduzu, zergatik ez karaokea egin TXANTXANGORRIA.EUren bidez?



logo_handia.png

Euskal musika bere sakontasun osoan ezagutzeko BADOK.INFO ezagutu behar duzu, derrigor.


logoBlue2.png

EUSKAL IRRATIAK Iparraldeko irratiak dira: Gure Irratia, Antxeta Irratia, Xiberuko Boza eta Irulegiko Irratia. Interesgarria izaten ahal da bertako berriez eta euskaraz gozatzeko.

IRRATIA-286x300.jpg


Hondarrekoz, EUSKAL HERRIKO IRRATIAK ezagutu nahi izatera, hementxe duzue esteka interesgarri bat.



logo-ikasbil.png


Euskara ikasteko, modu didaktizatuan (dena mailakatua) IKASBIL duzue gunerik interesgarriena. Onena bertan sartu eta webgunea ezagutzea da. Halere, esteka honetan gida bat duzu. Honatx lotura batzuk, hasiera batean, ohitzen joateko: