Anitz leitzen duenak anitz ikasten omen du. Irakurtzea da ariketarik interesgarriena hiztegia, sintaxia, hitz taldeak, kultura eta beste hizkuntza gaitasunak eskuratzeko. Atal honetan esteka interesgarri batzuk aurkituko dituzu euskaraz lasai-lasai irakur dezazun, eta polliki-polliki zure euskara maila goratu eta aberastu dadin, kasik konturatu gabe.

Esan gabe doa zure gustukoak diren gaiak aukeratu behar dituzula. Milaka orri hauen artean seguru izanen direla zure interesekoak, bai horixe! Egin kasu, ez leitu sekulan gustuko ez duzun testurik. Goza ezazu, gaur egun aukera bada-eta!

Hasieran material errealak aurkituko dituzu komunikabideetan egunero karrikaratzen direnak, eta hondar atalean, modu didaktizatuan daudenak.



berriaB.png

BERRIA egunkaria da mundu osoan euskaraz egunero karrikaratzen den egunkaria. Pena da astelehenetan ez argitaratzea.



EITB.JPG

EITB.COMwebguneak baditu idatziz lantzen dituen albisteak. Hagitz eguneratuak eta freskoak. Irakurri eta, ondoren, bideoa edota audioa aditzen ahal duzu.


logo.jpg

Euskal Herriko astekaria da ARGIA


Thebalde_01.jpg

Diseinua lantzen duen aldizkaria da THE BALDE. Euskaraz eta ingelesez karrikaratzen dena. Moda, musika, komikiak ...


GAZTEZU.JPG

Gazteen aldizkaria da GAZTEZULO. Gai hurbilak, interesgarriak, beti ere gazteak hizpidetzat hartuz.


ELHUY.JPG

Zientzia eta teknologia aldizkaria da ELHUYAR. Gaiak teknikoak dira, baina, seguru badela jende anitz horrelako gaiak maite dituena. Ez atzendu ukitu dibulgatzailea duela aldizkariak.


logo.consumer.interior.png

EROSKI CONSUMER duzu kontsumitzaileen aldizkari espezializatua. Zer jan, zer erosi, eskubideak ... Denetarik aurkitzen ahal duzu bertan.


indizea.jpg

Hagitz webgune interesgarria duzue ZUZEU . Euskal Herriko eta mundu mailako notiziak hemengo ikuspuntuarekin landuak.



ttipi-ttapa-20090225100512.jpg


Herri aldizkariak ere hagitz interesgarriak dira euskara ikasteko. Bertako bizitza, bertako euskara lantzen baitute. Hona hemen aukeratxo bat, lehenik Nafarroakoak paratuta:

NAFARROAKO ALDIZKARIAK:

BESTELAKOAK:



aizu.jpg

AIZU aldizkariak irakurgai mailakatuak eskaintzen dizkigu.



logo-ikasbil.png

IKASBIL gunean modu mailakatuan milaka testu aurkitzen ahal dituzu: