HITZ EGITEA, mintzatzea, jolas egitea, eletan egitea, berbetan egitea, hizketan aritzea da beti zailena hizkuntza berri bat ikasten dugunean. Hondarrerako uzten duguna, ezta? Sarean ez da erraza hitz egitea, ez horixe! Zaila da solaskideak harrapatzea, baina ez da ezinezkoa.



Ez baduzu aukerarik astean zehar ikastetxeren batera joateko badira aukerak sarean. Bestela Mariak ez zuen lortu izanen duen euskara txukuna. Ikus ezazu zer egin duen Mariak Greziatik euskaraz hainen ongi mintzatzeko:








Euskal Herrian, Nafarroan, Iruñean badituzu aukera batzuk euskara praktikatzeko. Honatx ...




mintzakide.jpg

Iruñerrian eta Tafallaldean bizi bazara, aukera ederra duzu MINTZAKIDE egitasmoa.



mintzanet.jpg

MINTZANET hagitz aukera interesgarria da. Azter ezazu, komeni zaizu.



MINTZALAGUNA_HORIZONTALA2.png
MINTZALAGUNA: Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Solaslagun… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak hartzen dituzte Mintzapraktika programetan parte hartzen duten kideek.



mintzalagun.jpg

MINTZALAGUN webgunean ordainduz nonahitik ikasten ahal duzu eta praktikatu, jakina.



karriki.jpg
Iruñean dago KARRIKIRI. Hagitz leku egokia euskal jendea ezagutzeko eta jarduera anitz euskaraz egiteko.



Aukerarik onena ikastaroren bat egitea da, hau da, eskolak hartzea edota mintza-taldeetara joatea. Ikastetxe, euskaltegi eta hizkuntza eskola ofizialek badute anitz aukera:




eoi.jpg

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak baditu mintza-talde eta tailerrak hizkuntzak erabiltzeko


logo-AEK.jpg
AEK eraundeak ere eskaintzen ditu ikastaro eta mintza-talde anitz.




ika.png
IKAk ere makina bat ikastaro ditu urtean zehar mintza lantzeko.




zubiarte.jpg
Zubiarte Euskaltegia Uharten kokatzen den ikastetxe publikoa dugu, han ere anitz dira aukerak euskara ikasi eta praktikan paratzeko.






Euskaltegira_bai.jpg


Edonola ere, IKASBIL plataforman bada euskaltegiak bilatzeko tresna interesgarria. Esteka honetan duzu.