Nola ikasi hizkuntza bat?

  • Irakaslearekin bakarrik?

  • Ikaskideekin ikastaldean?

  • Lagunekin bakarrik?

  • Etxean bakarrik?


Lehen ikasgelan ikasten zen bakarrik, gaur egun, ordea, sareak hamaika aukera ematen du euskara ikasten segitzeko. Milaka gauza leitzeko, beste horrenbeste aditzeko, eta hitz egiteko ere badira erakundeak eta topaguneak.


Agian pentsatuko duzu ez dela posible; ez duzula zure kabuz ikasten ahal, irakaslea beharrezkoa dela beti.

Zergatik ez duzu bideo hau ikusten Mariaren adibidea ezagutzeko? Mariak Greziatik ikasten du, bakar-bakarrik, beno, ez horren bakarrik ...




Wiki honen bidez SAREA erabiltzen hasiko zara eta horrela ezagutuz eta trebatuz, ikasi eginen duzu zer dagoen sarean euskara zure kasa hobetzeko.


Wiki honek 3 atal ditu:

  • ADITZEKO

  • IRAKURTZEKO

  • MINTZATZEKO

Ez baita aski eskolan egiten duzunarekin, zure kasa ere anitz egiten ahal duzulakoz, hementxe duzu EUSKARASAREAN izeneko wiki hau.

Hasi baino lehen hiru webgune hauek gomendatzen dizkizut. Geroxeago ere joko dugu hauetara, baina, hasteko hagitz gomendagarriak dira.

Animatzen al zara? Irudiaren gainean klik egitearekin aski duzu. Tira, bada ...


EITB.JPG
logo-ikasbil.png
berriaB.png